Zer esanetik, zer eginera jauzi

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 7a, 01:00

Asteburuan hasi dira Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldiak. Ostiralean aitatasunari eta etxeko rolei buruzko mahai-ingurua izan zen Angel Toña, Izaskun Landaida, Haizea Barcenilla eta Pello Ulaziaren eskutik. Amaieran, erakusketaren inguruko azalpenak eman zituen Pellok. 

Pello Ulazia artistak gizonezkoek "zer esanetik, zer eginera" jauzi egin behar dutela uste du. Hala, etxeko lanen dimentsio politikoa erakutsi nahi izan du erakusketa honen bidez. Orain arte emakumeek etxe barruan egindako lanak azaleratu ditu, argazki, bideo, arropazko dorre eta zapatekin osatutako obraren bidez. 

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak Andoaingo Udala zoriondu zuen, Pello Ulaziaren lana erakusgai jartzeagatik.“Interesgarria iruditzen zait martxoaren 8ko programarako gizon batek egindako erakusketa hautatzea”. Izan ere, martxoak 8ko programetan emakumeen erakusketak gailentzen direla, baina, tamalez, urteko beste erakusketak gizonezkoenak izan ohi direla adierazi zuen. “Kasu honetan, gizonezko baten obra aukeratu duzue martxorako. Beharbada, iritsi da garaia gainontzeko beste hilabete guztietan emakumeenak nabarmentzeko. Zentzu horretan, Andoaingo Udala zoriondu nahi dut erakutsi duen jarreragatik”. 

{{IMG-34532}}

Datozen ekitaldiak:

Martxoak 8, asteartea

19:00 Zine foruma: “Minerita” eta “Virgen Negra”.

Martxoak 10, osteguna

17:30 Kultur aniztasunaren saioa gazte lokalean.

Martxoak 11, ostirala

21:30 Olatz Zugastiren kontzertua.

Martxoak 12, larunbata

20:00 Las Chirigóticas taldearen “Juanita Calamidad” antzezlana.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!