Azken aldian, Villabonako etxebizitzetan lapurretak gehitu egin direnez, Villabonako Udaltzaingoak, Udalarekin elkarlanean, bandoa atera du; ateak giltzaz ixteko eta bitxiak logelan ez gordetzeko eskatuz. Era berean, susmorik duen herritarrak udaltzainei edo ertzainei dei egiteko telefono zenbakiak zabaldu dituzte.