Kirol merezimendu saria, deialdi berria martxan

Allurralde kiroldegiak udaren atarian Kirolaren Astea antolatu ohi du, besteak beste, kirol merezimendu saria banatzeko. Andoaindarrek martxoaren 31ra bitarte hautagaiak aurkezteko aukera izango dute. 

Deialdia:

Ohar bidez igorritako oharrean, saria jaso dezaketen hautagaiak “herriko kirolaren aldeko lanagatik edo bere kirol ibilbide pertsonalagatik” izan daitezke.
Hautagaiak aurkezteko hemen atxikitutako fitxa bete eta allurralde@andoain.eus helbide elektronikora bidali beharko da. Halaber kiroldegian jarritako kutxan ere fitxa sartzeko aukera egongo da.

Hautagaiak
Adinez helduak diren, eta ibilbidea Andoainen gauzatu eta ondorengo arrazoiengatik nabarmendu direnak:
• Herriko kirolaren aldeko lanagatik.
• Bere kirol ibilbide pertsonalagatik.
Kirol elkarteek eta Andoaingo edozein herritarrak hautagaiak izenda ditzakete. Elkarte edota herritar bakoitzak, gehienez ere, hautagai bat aurkeztu ahal izango du. 
Hautagaiak izendatzeko fitxa kirola.andoain.eus webgunean eskuragarri dago. 
Azken eguna: martxoak 31.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!