Aurreko osteguneko plenoan Hurria-Sahara elkarteak proposaturiko mozioa aho batez onartu zen. Andoaingo Udalak Saharako Errepublikako gobernu legitimoa eta Fronte Polisarioa errekonozitzen dituela aditzera eman du, herri horrek burujabetzarako duen eskubidea aldarrikatzearekin batera. Eskaeren artean, Espainiako gobernuari Fronte Polisarioaren estatus politikoa aitortzea eskatu diote.
Marokoko agintariei, berriz, giza eskubideen alde lanean ari diren saharar aktibisten aurkako jazarpena geraraztea eskatu diete.
Mozioan Tindufen babestuta dauden errefuxiatu-kanpamenduen aldeko konpromisoa ere berretsi dute.