Tartufo antzezlan ezaguna euskarara ekarria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 5a, 01:00

Donostiako Zurriola antzerki eskolako Biga antzerki taldeak Molieren Tartufo antzezlana taularatuko du Saroben, igandean arratsaldeko 19:30ean hasita. Juan Martin Elexpuru idazleak egindako itzulpena abiapuntu hartuta, donostiarrak XVII. mendeko obra ezaguna lehen aldiz euskaraz eskaintzen ari dira. Antzezlana ikusteko sarreraren prezioa 4 eurokoa izango da. 

Joserra Fachado antzerkigile ezaguna euskarazko antzezlanaren zuzendaria da. Aktoreen artean, Mikel Karton arituko da Tartuforen paperean. Antzezlanak Tartufo protagonistak Orgon burges familian egiten dituen jukutriak erakutsiko ditu. Obra aski ezaguna da, klasiko horietakoa.

Gainerako aktoreak ere Zurriola antzerki eskolako kideak dira: Ivan Aizpurua, Ainara Mendiola, Imanol Olasagasti, Jone Larrañaga, Jon Sarriegi, Jon Fernandez, Ivan Aizpurua edota Anuxka Etxeberria.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!