Langabezian dauden eta ikasten ari ez diren 20-35 urte arteko gazte kualifikatuek parte hartu ahal izango dute Hazilanen. Andoaingo Udalak Beterri eskualdeko udalen ordezkaritzan, Hazilan programaren kudeaketaz arduratuko den enplegu teknikaria kontratatu behar du.
Bete beharreko baldintzak:
- Unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako ikasketak. Enpresarekin zerikusia duten arlokoak lehenetsiko dira.
- EGA edo baliokidea.
- Lan eskarmentua teknikari gisa tokiko garapenean, enplegua / autoenplegua eta enplegu-prestakuntzako programetan.
Lan baldintzak:
- Lanaldi erdia, 2016ko abenduaren 31ra bitarte. Luzagarria.
Baloratuko dena:
- Prestakuntza.
- Lan eskarmentua enplegua eta prestakuntza alorreko sustapenean.
- Lantaldeen kudeaketa.
Eskaerak:
• Eskaera orria jarraian azaltzen den dokumentazioarekin:
–NAN fotokopia.
–Eguneratutako lan-bizitzaren agiria.
–Curriculum Vitaea.
• Lekua eta epea:
–Otsailaren 29tik martxoaren 11ra bitarte.
–Astelehenetik ostiralera.
–Lekua: Andoaingo Udala. Ordutegia: 9:00-13:00.