Hitzordu guztiak astebetean pilatu dituzte. Hilabete osoan zehar, gainera, Iñaki Vergararen “Emakumeen begiradak” izeneko argazki erakusketa Lekaion ikusgai izango da.
Pilotariak, emakumezko pilotariak hizpide duen “Las pelotaris” film dokumentala ikusgai izango da Urnietan, datorren asteazkenean. Nafarroan garatutako ekimena da, Andres Salaberri eta Daniel Burgiren eskutik. Bi zuzendariak Urnietan bertan izango dira ikus-entzunezkoa aurkezten. Maite, Alicia, Rosa, Marion, Esther eta euskal pilotan aritutako emakume askoren historia biltzen du. Mundu mailan hogeita hamar herrialdetan jokatzen bada, gaur gaurkoz exotiko samarra da. Eta bereziki, gizonezkoa. Emakumezkoak izan badira, txapeldun handiak gainera, baina euren garaipenak oharkabean igarotzen dira.
Bezperan, Udalak antolatu duen kirolarien mahai-inguruan pala jokalari ohia hizketan arituko da: Maider Mendizabal. Ibilbide luzea eta oparoa du, eta berea ere oharkabean pasa denaren adibide garbia da. Azken aldi honetan ‘Me reto 100 dias’ ekimenean murgilduta dabil. Egitasmo berritzaile horrekin ariketa fisikoa, elikadura eta garapen pertsonala uztartzen dituzte. Mahaian, alboan izango du Nahikari Garcia futbol jokalaria. Oso gaztea izanik ere, elitean dabil Realarekin eta Espainiako selekzioarekin. Gizonezkoek dituzten baldintzetatik oso urrun, hori bai.
Kirolaz gain, Udalak elkarretaratzea edota herri afaria deitu ditu.
Ekitaldi sortari poesia emanaldiarekin emango diote amaiera, Harkaitz Canok euskarara itzulitako Anne Sexton idazle estatubatuarraren poema sortarekin. Ez da bakarrik hurbilduko, Ainara Gurrutxaga aktorea eta Iban Urizar musikaria ere zuzenean arituko baitira.
Ekitaldi sorta zabala agenda atalean eta aiurri.eus webgunean eskuragarri izango dira.