Andoaingo Txirrindulari Eskolaren denboraldi hasiera, herrian bertan

Infantil eta alebin mailako denboraldia larunbat honetan abiatuko da. Andoainen bertan, gainera. Hasiera polita izango dute, etxekoen begiradapean.

Jubenil mailakoek aurreko asteburuan ekin zioten denboraldiari, Eibarren. Lehen lasterketarekin pozik daude, podiuma zapaldu dutelako. Hauxe diote taldeko arduradunek: “Ondo hasi dugu denboraldia, Eibarren ospatu da denboraldiko lehen lasterketa jubenil mailan eta bertan Ander Amonarriz gure txirrindulariak lehen podiuma lortu du. Hirugarren postua lortu du sprinean, hamar lagunez osatutako taldetxo batean”. Udazken-neguko prestakuntza lanak eginda, txirrindulariak errepidean dena emateko prest daude.

Denboraldiaren hasiera
Martxoak 5, larunbata
Infantil eta alebin maila.
16:30. Andoain.

Martxoak 6, igandea
Jubenil maila.
16:30. Errenteria.
Andoaingo.eus
Denboraldiaren jarraipena.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!