XIII. Aiztondo Klasikoa Zizurkildik abiatuko da igandean

Datorren igandean, martxoak 6, XIII. Aiztondo Klasikoaren txanda izango da. Goizeko 10:00etan aterako dira txirrindulariak Joxe Arregi plazatik eta 138,6 kilometroko ibilbidea egin ondoren, Asteasun bukatuko dute lasterketa:

 

2003an hasi zuen bidea Aiztondo Klasikoak, eta 13. urtez antolatuko da aurten. Iazko edizioan, Mikel Iturria Segurola txirrindulari euskaldunak lortu zuen garaipena Aiztondo Klasikoa, Patxi Alkorta Memoriala lasterketa entzutetsuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!