Liburuak eta gainerako materiala liburutegi berrira eramateko lanak hasiko dituzte martxoaren 21ean. Hori dela eta, Atxulondo liburutegia itxita egongo da egun horretatik aurrera. Apirilaren 23an egingo dute liburutegi berriaren inaugurazio ekitaldia eta orduan jarriko dute martxan, berriz ere, liburutegi zerbitzua.