- Egungo egoeraren diagnostikoa: Herriko kirol eremua osatzen duten arlo ezberdinen inguruko datu bilketa.
- Lehentasuna izango duten ekintza lerroen definizioa.
- Legegintzaldi honetarako lehentasuna izango duten ekintza lerroak zehaztuko dira. Proposamena Urnietako kirol mahaiarekin kontrastatuko da.
Egutegia zehatza aurkeztu du Udalak, martxoan hasita: “Martxoan egungo egoeraren analisia egingo da. Apirilean, berriz, lehentasuna duten ekintza lerroak definituko dituzte. Maiatzean proposamenak kontrastatuko dira eta, azkenik, ekainean azken idatzia eta txostena landuko dira”.