Izena ematerakoan, ondorengo agiriak aurkeztu behar dira:
-Nortasun-agiriaren fotokopia
-Osakidetzako txartelaren fotokopia
-Gurasoen baimena sinatuta
-Dirua
Irteeraren prezioa 35 eurokoa da zizurkildarrentzat eta 60 eurokoa Zizurkildik kanpokoentzat. Prezio horretan sartuta dago autobusa eta forfaita. Materiala alokatu behar izanez gero, berriz, beste 15,40 euro ordaindu beharko dira.
Gutxienez 25 pertsonak eman beharko dute izena, bestela ez baita irteera egingo. Horrez gain, bakoitzak bere janaria eraman beharko du: hamaiketakoa, bazkaria eta merienda.