Udaleko kideek adierazi dutenez, “aurreko parte hartze prozesuan esan genuen bezala, mendiaren erabiltzaile guztiek, eta interesa agertzen duten herritarrez, osatutako lan talde paraleloa sortuko da. Talde honen helburu nagusiak hauek izango dira:
- Amasamendiko Antolaketa Plana idazterako garaian mendiaren erabiltzaile guztien, eta interesa agertzen duten gainontzeko herritarren, ikuspegiak kontuan izango direla bermatzea.
- Plana idatziko duen lan talde teknikoari Amasamendi mendiaren inguruko informazioa ematea, bakoitzaren ohiturak, egiteko moduak, ikuspegiak...
- Plana idazten doazen bitarteko jarraipena egitea, eta hobekuntzak proposatzea.
- Behin Plana idatzita, Amasamendi mendiaren Antolaketa Plana gauzatzen dela ziurtatzea”.
Lan talde aholkulariaren lehen bilera, gaur, martxoak 1, arratsaldeko 19:30tan izango da, udaletxean bertan.
Lehen bilera honetan, Amasamendi mendiaren Antolaketa Plana idatziko duen lan taldea aurkeztu eta plana nondik nora egituratuko den azalduko da.
Udalak deialdia egiten die Amasamendi mendiaren erabileran interesa duten herritar guztiei bertan parte hartzera.