Adunako konposta eskuragarri

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko mar. 1a, 01:00

Adunako Udalak, konpostajearen lanketarekin, zabortegietara materia organikorik ez bidaltzearekin batera, garraio eta tratamentuan aurrezpen handia lortzen dutela eta era berean CO2 ixurketak gutxitzen dituztela jakinarazi du. Horrez gain, lorategi publiko nahiz baratzetarako primerako ongarria lortzen dutela:

Adunako bi konpostagune komunitarioetan sortzen den konposta herritar guztientzat eskuragarri daukate, baratzean edo etxeko lorontzietan erabiltzeko. Eskuratzeko, udaletxera deitu edo aguazilari eskatu behar zaio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!