Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak martxoaren 15ean jubilatuen irteera antolatu du. Goizean Donostiako Aquariuma ezagutu ondoren, hiriburuan barrena ibili eta Lizartzara joango dira bazkaltzera (sagardotegi menua). Izena emateko epea martxoaren 9an amaituko da, Aiztondoko bulegoetan edo 943693930ra deituta.