Azken euriteen eraginez, luizi bat gertatu da Garaiko-errota presaren inguruan, Olagain auzoan. Horren eraginez, Maindi iturrira ez da urik iristen. Udalak jakinarazi duenez, Udal langileak dagoeneko konpontze lanetan ari dira. Zuhur jokatu nahi dute eta egindako lehen iragarpenaren arabera, ura berrezartzeko lanetan hilabetea igaroko da.