Plazidatik plazara emanaldia, ostiralean Iriarten

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 29a, 01:00

Plazida Otaño zizurkildar bertsolariari omenaldia eginez, joan den mendeetako emakume bertsolariak kantuz eta kontuz jarriko dituzte martxoaren 4an, ostiralean, 19:00etan, Iriarte kultur etxean:

Emakumearen Egunaren harira antolatutako ekitaldi horretan, Estitxu Eizagirre kazetariak eta Maddi Etxeberria eta Malen Otxoa musikariek hartuko dute parte. Garai bateko emakume bertsolarien lanak taularatuko dituzte, dagokien aitortza eginez eta ahotsa emanez haien lanari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!