Asteburuko euri zaparrada mardulen ondorioz, Oria ibaia urez gainezka etorri da, bere bideko hainbat puntutan atera egin delarik. Ez da Villabonaren kasua izan, ibaia zabaltzeko lanek beren eragin ona izan baitute. Zizurkilen, ordea, Asteasu erreka ubidetik kanpora atera zen larunbatean.