Bihar zabalduko da Aizkardiren 48. Ibilaldian izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Bihartik (martxoak 1), martxoaren 18ra arte luzatuko da martxoaren 20an izango den Aizkardiren 48. Ibilaldi neurtuan izena emateko aukera. Bi ibilbide daude aukeran: luzea (43 km, 2500 m-ko desnibelarekin) eta motza  (24 km, 1000 m-koarekin) eta izena emateko hiru aukera:

IBILALDI MOTZA

LUZERA: 24 km.

DESNIBELA: 1.000 m.

IRAUPENA: 6 ordu (ggb)

IRTEERA ORDUA: 08:00etan

IBILBIDEA: Villabona (61m) - Otsabi (110m) - Komizar (200m) - Meaka (530m) - Belabieta (675m) - Ibingo Langa (611m) - Belabietatxiki (744m) - Urdelar (857m) - Mugaga (685m) - Olantzako Borda (656m) - Kiriko Harkaitza (536m) - Ibarrolako Erreka - Urdausurbilgo Borda (410m) - Kanal Handia (300m) - Mandabideta (240m) - Lastur Parkea (175m) - Arratzain Ikastetxea (115m) - Villabona (61m.)

IBILALDI LUZEA

(14 urtetik gorakoentzat)

LUZERA: 43 km.

NIBELA: 2.500 m.

IRAUPENA: 10 ordu (ggb)

IRTEERA ORDUA:  06:30etan

IBILBIDEA: Villabona (61m) - Otsabi (110m) - Komizar (200m) - Meaka (530m) -

Belabieta (675m) - Ibingo Langa (611m) -Belabietatxiki (744m) - Urdelar (857m) -

Mugaga (685m) - San Lorentzo(803m) - Gorosmendi (665m) - Ipuliño (929m) -

San Anton (499m) - Uliko Borda (850m) - Arburu (780m) - Erroizpe (802m) - Berrobi (155m) - Uzturreko Gurutzea (665m) - Artxipiagako Langa (566m) - Loatzo (635m) - Villabona

IZEN-EMATEA:  

Martxoaren 1etik 18ra.

1/ Aizkardiko web orrian (http://www.aizkardi.com)
2/ Zirkuituako web orrian (http://www.zirkuitua.com)
3/ 649 717182 zenbakian, 20:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera.

Aurrez, irteera egunean bertan.

E-MAILa: ibilaldia@aizkardi.com

-Irteera lekua: Malkar plaza. 

-Jan edanak norberaren kontu.

-Bukaeran, dutxa zerbitzua egongo da.

-Ibilaldia bukatzen duten eta bertan aurkitzen diren partaideen artean, mendiko tresnaz osatutako opariak zozketatuko dira.  Zozketa ordua.

-Antolakuntzak, gela bat prestatuko du koltxonetekin bezperan bertan lo egin nahi dutenentzat. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek, antolakuntzako kideei jakinarazi behar diete telefonoz edo e-mailez .

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!