Andaluziaren eguna Trianarekin

Andaluziaren eguna ospatu zuen Triana elkarteak, larunbatean eta igandean. Andaluziako kulturaren zaleek gozatzeko aukera eduki zuten antolatu ziren hainbat ekitaldiren bitartez.

[Argazki bilduma ikusi]

Nafarroa Plazan kokatzen den egoitzan burutu dira ekitaldi guztiak. Larunbatean bazkideen afaria egin zen. Haurrentzako jokoak eta ohorezko brindisa udal agintariekin batera egin zuten igande goizez. Arratsaldeak, berriz, asteburuko ekitaldirik arrakastatsuena ekarri zuen. Bertan, Trianaren abesbatzak eta Marta Migliacciok zuzentzen dituen gazteen bi dantza taldeek (Las Violetas eta Las Flamenquitas) osatu zuten emanaldia. Arratsalde polita igaro zuten bertaratutakoek, pasadobleen, sebillanen eta runben erritmora.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!