{{IMG-34413}}
La Salle etorbidean suhiltzaileak zuhaitza kentzeko lanetan aritu dira. Udaltzaingoak trafikoa moztu behar izan du. Suhiltzaileen lanak iraun bitartean Gobernu taldeko Pedro Unanue eta Jon Zulueta zinegotziak bertan izan dira.
Alerta laranja aktibatuta zegoen eta Andoainen herrian eguraldi txarraren eraginak nozitzen ari dira. Merkatu plazan zuhaitz bat erori da eta La Salle etorbidean beste bat. Azken honetan suhiltzaileak lanean ari dira, ondoko bi zuhaitzak ere arriskuan direlako. Ibaien ur emaria, bestalde, azkar batean hazten ari da. Euriteak jarraituz gero Leitzaran eta Oria ibaiek bat egiten duten Espigoia urez beteko da laster.