Euskal Herrikora itzuliz, Mikelek 100 librean 54:48 denbora egin zuen, bere 54:19tik oso gertu. 50 tximeletan 26:50 denborarekin bere marka pertsonala berdindu zuen. 50 librean, urrea lortu zuen proba, berriz 24:81 denbora egin zuen. Bere markatik urruti geratu zen, antza teknikoki ez zelako uretan ondo kokatu. Beraz, hori ikusita, distantzia horretan aurkaririk ez duela esan daiteke.
Mikel Esnal andoaindarra dominak eta marka onak lortzen ari da bere ibilbide osoan zehar. Andoain herriak eman duen igerilari handia da. Zorionak!