Sahara herriaren alde

Hurria Sahara elkarteak antolatuta, igande honetan eguerdiko 12:00etan hasita bertso saioa izango da Basteron puntako bertsolarien parte hartzearekin. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Unai Muñoa kantuan arituko dira. Sarrerak salgai Delgadon, Ernaitzan, Stop, Urratsen eta egun berean Basteron.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!