Ttintto Otaño eta Iñaki Igerategiren aldeko bilkura isila

Andoaingo ikastolako guraso talde batek deituta, preso dauden bi gurasoen aldeko bilkura isila egin da Bastero Plazan gaur.

Biren familiarrei elkartasuna helarazteko eta bi gurasoak etxean nahi dituztela adierazteko, hilabetean behin bilkura isila burutzen da. Bilkurara familiarrak, gurasoak eta herritarrak bildu ohi dira. Otaño eta Igerategi 2012ko otsailean atxilotu zituzten eta sei urteko kartzela zigorra ari dira betetzen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!