Haurrentzako arriskutsuak ziren eskaileratako eskulekuak eta horiek moldatu egingo dituzte, haurren eta gainerako erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Bestalde, frontisa guztiz itxiko dute, kanpotik sartzen den argiak pilotariei sortzen dizkien eragozpenak saihesteko. Lanak amaitu eta pilotalekuari itxura berria emateko, margoketa lanak egingo dituzte.