Zine eta bideo eskolaren aldeko mozioa

Otsaileko Udal batzarraldian, ordezkari politikoek Andoaingo ESCIVI zinema eta bideo eskolaren aldeko mozioa onartu zuten. Denis Itxaso Foru diputatuak 2016aren baitan Tabakaleran antzeko egitasmoa egingo dutela iragarri eta gero, kezka sortu da Andoaingo heziketa ikastetxean.

Mozioa:

Mozioari EAJ-PNVren bitartez eman zioten sarbidea, eta PSE-EEk mozio alternatiboa aurkeztu nahi izan zuen. Moduen inguruko eztabaida eta gero, soilik jeltzaleen mozioa bozkatzea erabaki zuten. Mozioa puntuz puntu bozkatu zen:

  1. Aldundiko Kultura sailari 2017rako iragarri dituen asmoak zeintzu diren argitu ditzala.

  2. Andoaingo zine eta bideo eskolari babesa agertzea, ikus-entzunezkoen sektorean erreferentzia delako Gipuzkoan.

  3. Aldundiko Kultura sailari bere asmoak berraztertzea, Andoaingo eskolarekin lehiatuko ez dena eta ikus-entzunezkoen sektorea kontutan hartuko duena.

  4. Mozioaren edukia Tabakalerari, Donostiako Udalari, Eusko Jaurlarizari eta Tabakalerarekin lotutako gainerako erakundeei helaraztea.

Plenoaren amaiera aldera, galde erreguetan ESCIVI eskolako zuzendari Iñaki Aizpuru Zubiturrek hitza hartu zuen. Haserre eta harrituta agertu zen Foru Aldundiak egin duen iragarpenarekin, besteak beste, Andoaingo ikastetxea kontutan hartu gabe egin duelako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!