Salkin elkartean pozik daude ekimenak dendarien artean onespen maila lortu duelako: “Geroz eta gehiago gara Andoain Txartelaren egitasmora batu garenak. Geroz eta komertzio eta jatetxe gehiagotan erabil daiteke; Andoaingo merkatalguneen %40an erabilgarri dago jadanik, eta portzentaia igoko dela ziur gaude”. Horrek, noski, txartelaren erabiltzaile kopuruan eragin du.
Abantaila handia da, ez baita ahaztu behar txartelaren erabilerarekin %10eko deskontuak lortzeko aukera dagoela. Promozio kanpaina bereziaz baliatzeko aukera dago datorren martxoaren 31ra bitarte.