Martxoaren 8ko kalejiraren atarikoak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Martxoaren 8a iristearekin batera, Andoaingo Udaleko lansail ezberdinek programazio oparoa lantzen dute. Deituriko solasaldi eta ekitaldiekin batera, bada bat azken urteetan guztien artean nabarmentzen dena: “Pausoz-pauso, martxoak 8 emakume” kalejira. Martxoaren 5ean eguerdiko hamabietan abiatuko da Bastero plazatik, Astearte iluntzean, Basteroko ekitaldi aretoan egitasmoaren sustatzaileak eta aurten omenduko dituzten emakumeak bildu ziren.

Egitaraua:

Martxoak 4, ostirala
18:30 Egitarauaren aurkezpena eta kartel lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Mahai-ingurua: “Aitatasuna, maskulinitatea eta etxeko espazioaren dimentsio politikoa”. Hizlariak: Angel Toña Jaurlaritzako sailburua, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Haizea Barcenilla arte kritikaria eta Pello Ulazia artista.

19:30 Pello Ulaziaren “Isilean” erakusketaren irekiera.

Martxoak 5, larunbata
12:00 Bastero plazatik hasita “Pausoz-pauso, martxoak 8 emakume” kalejira.

20:00 “Ez da kasualitatea” bertso saioa: Alaia Martin, Onintza Enbeita, Oihana Iguaran, Ane Labaka. Gai jartzailea: Amaia Agirre. Musikariak: Araitz Bizkai, Gari Otamendi.

Martxoak 8, asteartea
19:00 Zine foruma: “Minerita” eta “Virgen Negra”.

Martxoak 10, osteguna
17:30 Kultur aniztasunaren saioa gazte lokalean.

Martxoak 11, ostirala
21:30 Olatz Zugastiren kontzertua.

Martxoak 12, larunbata
20:00 Las Chirigóticas taldearen “Juanita Calamidad” antzezlana.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!