Martxoak 8 Urnietan, hitzorduen aurrerapena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 25a, 01:00

Egitarau oparoa aurten ere. Dagoeneko aurreratu daitekeenaren artean erakusketa, ipuin kontaketa saioa, mahai-ingurua edota poesia emanaldia:

Martxoak 1-31
“Emakume begiradak” Iñaki Vergararen argazkiak ikusgai Lekaion.

Martxoak 7, astelehena
19:00. Lekaio. Gazteleraz. Helduentzat ipuin kontaketa saioa. 

Martxoak 8, asteartea
19:15. Lekaio. Euskaraz. Mahai-ingurua:Maider Mendizabal pala jokalari ohia, Ainhoa Ostolaza txirrindulari ohia, Nahikari Garcia eta Jokin Lizeaga.

Martxoak 9, asteazkena
19:00. Sarobe. Azpitituluak gazteleraz. “Las Pelotaris” dokumentala. 

Martxoak 13, igandea
19:00. Sarobe. Euskaraz. “Ene maite kuttun guztiak”, poesia emanaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!