• Oinezkoen bidearen zonaldean garajea duten pertsonen ibilgailuak.
• Zonalde horretan bizi diren eta ezgaitasuna duten pertsonen ibilgailuak.
• Baldintza bereziengatik sarbiderako baimena duten saltokietako titularren ibilgailuak.
Baimendutako ordutegitik kanpoko kasuak
Trafikoko Udal Ordenantzaren arabera, baimendutako ordutegia astelehenetik larunbatera 09:00etatik 13:00etara da. Hortik kanpo sarbidea nahi duenak aldez aurretik baimena eskatu beharko du.
Horrez gain, bizilagunen batek edota lokaletako titularrek euren jabetzan obra txikiren bat gauzatu nahiko balute, lan horiez arduratuko diren profesionalen ibilgailuentzako sarrera baimena eskatu beharko dute. Kasu horietan sarbide mugatua izango dute astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara. Baimen hori euren lanetarako behar duten materialaren zamalanetarako bakarrik emango da.
Udalak jakinarazi duenez, baimendutako ordutegitik kanpo sartzen diren ibilgailuei zigorra ezarriko zaie.
Astelehenean bertan Eskola Kalea, Kale Nagusia eta Zumea kaleko bizilagunek Udalaren oharra jaso zuten etxeko buzoian, hartutako neurrien xehetasun guztiak agertzen zirelarik.