Beherapen handiez baliatzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 25a, 01:00

Tren geltokitik aurrera, Igarategi industriagunean dagoen Iturbe altzarietan beherapen handiak jarri dituzte egun hauetan. Erakusleihoan dituzten altzairuak aldatzeko, %80rainoko beherapenak jarri dituzte tamaina handiko altzairuetan: haurrentzako literetan,  egongelako armairuetan, sukaldeetan, sofatan… “Altzairu handietan jarri ditugu deskontu handienak”, azaldu du Marisa Iturbek.

 Produktu txikietan ere %15-%30 inguruko deskontuak jarri dituzte; izan ere, bezeroak erakartzeko modu onena produktuak merkeago eskaintzea dela uste du. Aurtengoa hirugarren urtea da eta, oraingoz, lehengo urteen gisara, jende dezente gerturatu dela adierazi du: “Urnietarrak eta andoaindarrak gerturatu dira gehien. Edonola ere, Donostia eta Orio inguruko jendeak ere bisitatu du denda. Jende ugari etorri da eta ezin gara kexatu”.
Oraindik bada beherapenetarako aukera, asteburu honetan izango baita azken txanpa: “Larunbatetan izaten dugu jende gehien, baina egia da asteburuan jendea ikustera soilik etortzen dela. Gero, astean zehar, lasaiago itzultzen dira neurriak hartuta erostera”. Beraz, asteburu honetan neurriak hartuta joatea gomendatu dute, zailena altzairuen neurriek etxeko neurriekin bat egitea izaten baita. 
Dendara bertaratzeko deia luzatzeaz gain, etorri diren guztiei eskerrak eman dizkie Marisak. Ordutegia: 
• Larunbata: 09:30-19:30.
• Igandea: 09:30-13:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!