Aurtengo ekitaldian 133 pilotarik parte hartuko dute eta aurrebenjamin, benjamin, alebin, infantil eta neskak palaz alebin eta infantil mailan ariko dira.
Partidak igande goizetan jokatuko dira eta maila bakoitzak bere sedea izango du: Alkizan aurrebenjaminek jokatuko dute, Asteasun alebinek, Zizurkilen infantilek, Villabonan benjaminak ariko dira eta Larraulen berriz neskak palaz. Adunako pilotalekuan obretan ari direnez, aurtengo ekitaldian ez da topaketako partidarik izango.
Aste santuetako bi igandeetan ezik, asteburuero izango dira pilota partidak eta finalak apirilaren 30ean larunbatez izango dira, arratsaldeko 16:00etan hasita Alkizako pilotalekuan.