Giza-katea, ardura eskatuz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 24a, 01:00

Erraustegiaren egitasmoak kezkatuta, hilabete gutxi Ipar Haizea plataforma sortu da Andoainen. Osasun aldetik kaltegarria delako, errauskailua berriri martxan jartzeko iragarpenak mehatxu larritzat hartu dute.

Kronika:

Andoainen eta Aiztondon, beraz, erraustegiarekiko aurkako jarrerak indartzen ari dira. Zer esanik ez agintaldi honetan hizpide izango dela sarritan. Andoainen dozenaka lagun bildu zen aurreko larunbat eguerdian, politikoei ardura eskatuz. Egitasmoaren alde jeltzaleak eta sozialistak agertu direnez, Ipar Haizea plataforma berriaren lehen jarduera alderdi bakoitzari gutun bata helaraztea izan zen. Eskuz esku, hainbat lagun elkar hartuta Batzokira eta Herriko Etxera abiatu ziren. Giza-katearen ertz bat Batzokiraino iritsi zen. Itxita zegoen egoitza, eta atarian utzi zuten “Erantzukizuna” zioen sobre handi bat. Beste ertza Herriko Etxeraino iritsi zen. Sozialisten egoitzara iristean, bertan ziren Udal ordezkariak. Eskaera Lainezek berak jaso zuen.

Postontzia: "Ordezkari politikoei"

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!