Ekimenak nonahi
Igandeko martxak lortu duen atxikimendu ugari eta zabala erraustegi proiektuaren kontrako oposizioa bizi-bizi dabilen sintoma berri bat baino ez da. Foru Aldundiak mehatxua berpiztu du eta, ondorioz, azken urteotan lozorroan egon den oposizioa ere aktibatu egin da, ederki aktibatu ere. Horren lekuko da joan den astean aurkeztu zen Aiztondo plataforma, Villabonan, Zizurkilen, Adunan, Alkizan, Asteasun eta Larraulen erraustegiaren kontra dauden herritarren bilgunea. Baita larunbatean Andoainen, Ipar Haizeak deituta, egin zen giza katea ere. Halaber, gaur bertan, 19.00etatik aurrera, Hernaniko Udalak "Erraustegirik ez, ez Zubietan eta ez beste inon" izenburuko mozioa eztabaidatuko du, Hernani Zero Zaborrek proposatuta. Usurbilgoak, berriz, gaur ere, baimena eskatuko dio ofizialki Espainiako Gobernuari herrian erraustegiari buruzko kontsulta bat egiteko. Bihar Lasarte-Oriako txanda izango da; izan ere, bertako kultur etxean, 19.00etatik aurrera, Iñigo Suberbiola, Maialen Berridi eta Joxerra Furundarena mediku eta Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko kideek hitzaldi bat egingo dute.
Igandeko programa
Testuinguru honetan, igandeko martxak tokian tokiko ekimen guztiak bat datozela adierazteko modu bat da. Horren isla da martxaren egitura bera. Izan ere, martxa hainbat herritatik abiatuko da eta parte-hartzaileak bidean topatzen joango dira. Azkenean, edonondik abiatu direla ere, denek bat egingo dute 12ak aldera, Letabiden, Aldundiak Gipuzkoako erraustegia eraiki nahi duen parajean, alegia. Gero elkarrekin jaitsiko dira Zubietara. Bertako frontoian, 13ak aldera, martxa burutzeko ekitaldia izango da.
Momentuz konfirmatuta dauden abiatze-hitzorduak hauexek dira:
· Andoain, merkatuan, 08:00etan
· Zizurkil, plazan, 08:00etan
· Hernani, Gudarien plazan, .8:30ean
· Añorga Txiki, 09:30ean
· Lasarte-Oria, Okendon, 10:30ean
· Zubieta, plazan, 11:00tan
· Usurbil, frontoian, 11:00tan
Hitzordu edo parte-hartzaileen elkargune nagusiak Lasarte-Oriakoa eta Zubietakoa izango dira.
Ideia nagusiak
"Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian, eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian nahi". Hau da ekimen honen oinarrian dagoen ideia nagusia. Ez da bakarra, ordea. Izan ere, Foru Aldundiak behin eta berriro sinestarazi nahi digu alferrik ari garela, "hau", erraustegia, alegia, nahitaezkoa eta atzeraezina dela. Mezu honek amore eman dezagula du helburu. Oso zaila dute, ordea, guk ederki asko baitakigu partida ez dela inola ere erabaki, eta partida elkarrekin jokatzea erabaki dugu. Hori da martxaren bidez zabaldu nahi dugun beste ideia nagusia.
Atxikimendua eman duten taldeak
Atxikimenduak
Erraustegia Erabakia (Usurbil)
Zubietako Herri Batzarra
Lasarte-Orian Aire Garbia
Aiztondoko plataforma (Villabona, Zizurkil, Aduna, Alkiza, Asteasu eta Larraul)
Ipar Haizea (Andoaingo plataforma)
Errausketaren kontrako Koordinadora
Zero Zabor IBE
Hernanin Zero Zabor
Oñati Zero Zabor
Tolosa Zero Zabor
Usurbilgo Zero Zabor
Ekologistak Martxan
Eguzki
Haritzalde Naturzaleen Elkartea
Ernai
Irabazi
Equo
Sortu
Bildu
Ezker Anitza-IU
CCOO de Euskadi
LAB
ESK
HERNANI
San Joan konparsa
Pala taldea
Sutu jaiak
Bilgune Feminista
Kooperazio Taldea
Bertso Eskola
Ereñotzuko Auzo Elkartea
Ereñotzuko Auzo Udala
Osiñagako Auzo Elkartea
Liletak taldea
Natza kultur elkartea
Berdintasun Kontseilua
Stop Kaleratzeak
USURBIL
Noaua kultur elkartea
Hurbilago Merkatari eta Ostalari elkartea
Nafartarrak
Matraka
Gaztetxea
Alkartasuna nekazal kooperatiba
Udarregi ikastola (Artezkaritza Kontseilua + 80 langile)
Usurbilgo euskal kantu taldea
Desegin
Rukula
Hotzikara
Izeberg
Andatza mendizaleen kirol taldea
Etumeta AEK euskaltegia
Usurbil Kirol Elkartea
Pagazpe Pilota Elkartea
Usurbil Futbol Taldea
Usurbilgo Jubilatu talde bat
Aitzaga elkartea
Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldea
ZUBIETA
Zubietako Eskola
Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea
Zubietako Jai Batzordea
Zubieta Pilota Elkartea
Zubieta Lantzen Kultur Kirol Elkartea