UPV EHUko Hegoa Institutuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Euskal Fondoaren sostenguarekin burututako hainbat ikerkuntzak froga berriak ekarri dituzte Marokoko Gobernuak saharar herritarren artean egindako bortxazko desagertzeei eta bonbardaketei buruz. Ikerkuntza horiek, gainera, baliagarriak izaten ari dira Saharar Herriaren aurkako genozidioagatik jarritako kereilaren ikerketan, eta egia, justizia eta ordainketa lortzeko eskarietan.
Egun horretarako Udalak Adierazpen instituzional bat onartuko du eta bezperarako, otsailak 26 ostirala dokumental bat botako da Gurea zineman eta ondoren hitzaldi bat emango du Pako Etxeberria auzitegi medikua , antropologoa, espeleologoa, ikertzailea, EHUko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra, Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakaria, Gune arkeologikoetan, gorpu ateratze ugaritan parte hartu duenak, ikertzaile gisa.