Astelehenean Bartzelonan amaituko da korrikaldi berezi hau, 800 kilometro egin eta gero. Lasterketa hutsa baino askoz gehiago da ekimena: lan munduan langileek egun bizi duten prekarietatea salatzea du helburu.
Telefonica-Movistar enpresari zerbitzuak eskaintzen dizkieten kontrata eta azpikontratetako langileak dira bere antolatzaileak. Lan baldintzak hobetzearen alde 80 eguneko greba egin ostean, Bilbo eta Bartzelona batuko dituen korrikaldia jarri dute abian.
Lantokietan, berean ez ezik baita gainerakoetan ere, lan baldintzak egunetik egunera kaskartzen ari direla salatu nahi dute era irudimentsu horren bitartez.
Langileak eurek dira korrikaldiaren lekukoa eramaten ari direnak, eta Xabier Uranga Galdakaoko gazteak egin ditu eskualdeko kilometro guztiak Tolosa bitarte.
Harrera beroa ari da jasotzen igarotzen ari den herrietan, eta hainbat ekimen burutu dira prekarietatea gaitzat hartuta.
Korrikaldiarekin batera, diru bilketa abiatu dute erresistentzia kutxa irekitzeko. Ekarpenak, honako helbidean egin daitezke: cc.goteo/correscales.