Sagardotegian bazkaria batetik, martxoaren 12an. Almuñecar eta Granadara hamar eguneko bidaia bestetik, ekainean.
Bazkide guztiei zuzendutako bazkaria Aginagako Aginaga sagardotegian izango da martxoaren 12an. Bazkalostean musika egongo dela iragarri dute, nahi duenak dantza egin dezan. Prezioa 26 eurokoa da, bazkide guztientzat. Izena, Elizpe jubilatu elkartean bertan eman ahal izango da, honako egun hauetan: otsailaren 22, 24, 25, 26 eta 29an eta martxoaren 2, 3, 4, 7 eta 9an.
Horrez gain, Elizpe jubilatu elkarteak gogorarazten du bidaia antolatu duela Almuñecar eta Granadara ekainaren 15etik hasita, 10 egunerako. Interesa duenak elkartean bertan galde diezioke Pilarri bidaiaren nondik norakoen berri.
Azkenik, Elizpe jubilatu elkarteak gogorarazten du dagoeneko kobratzen ari direla 2016ko kuotak. 12 euroko prezioa du urteko kuotak.