Ekitaldiak martxoaren 4an abiatuko dira "Aitatasuna, maskulinitatea eta etxeko espazioaren dimentsio politikoa"mahai-inguruarekin. Hizlari arituko dira Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburua, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Haizea Barcenilla arte kritikaria eta Pello Ulazia artista.
“Martxoak 8 emakume” kalejira
Berdintasunaren bidean, Andoaingo gizarte bizitzan alor ezberdinetan nabarmendu diren emakumeak omentzeko kalejira martxoaren 5ean izango da, 12:00etan hasita.
Martxoaren 12ra arte jarduera gehiago burutuko dira: Erakusketa, bertso saioa, zinema, antzerkia,...