Gaztelekuan inauterietan egindakoaren balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 18a, 01:00

Urnietako Gaztelekuan, ikasleen jai egunak kontuan harturik, lehen aldiz  inauterietako astelehen eta asteartean jarduerak antolatu zituzten. Saiakera horren balorazioa egin dute Gaztelekuko arduradunek, datorren urteko ekitaldiak antolatzeko garaian baliagarria izango zaiena.

Otsailaren 5ean, ostiralarekin, “Uno para ganar” telebistako saioan oinarrituriko jolasa antolatu zuten. Jende ugari bertaratu zen egun horretan eta hamar lagun animatu ziren lehiaketan parte hartzera. Une atseginak igaro zituzten, “jolasa ondoren ere errepikatu izan dugu, Gaztelekua lasaiago dagoenean”.
Otsailaren 8an, astelehenarekin mozorro txapelketa antolatu zuten. “Lehen aldia da horrelako proposamena egiten genuela eta ez genekien oso ondo gazteek nola erantzungo zuten. Gure asmoa erabiltzaile gazteenei, jai zutela kontuan hartuz, herrian bertan ekintza berezi bat eskaintzea zen. Zoritxarrez oso nerabe gutxi gerturatu zen mozorrotuta. Hala ere, mozorrotu ziren gutxi horiei saria ematea erabaki genuen. Sarobeko zinemara joateko hamar saioko bonoa oparitu genien, ilusio handiz hartu zutena”.
Otsailaren 9ko Singstar delako lehiaketa bertan behera utzi zuten, gora-behera ezberdinak tarteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!