Autobusa 10:00etan aterako da Zizurkil Goitik eta 10:10ean Zizurkil Behetik, eta Pasai San Pedrora joango dira lehen-lehenik, Albaola museoa bisitatzeko.
Bisitaren ondoren, badia zeharkatzen duen itsasontzia hartuko dute, Pasai Donibanera joateko. Izan ere, Pasai Donibaneko Mirones jatetxean izango dute bazkaria. 1. eta 2. platerak aukeratu behar dituzte izena emateko garaian. Bazkalostean, DJ batekin dantzaldia izango dute.