Aurtengo ekintzen artean, parte hartzaileek ibilaldia burutu zuten lehenik Pello Mari Otaño plazatik Haizetsura. Goizean goizetik, eguraldia lagun izan zuten ibiltariek. Eguerdiko ordubatean hasita berriz, torturaren aurkako ekitaldi nagusia egin zen Joxe Arregi plazan. Txalaparta doinuek iragarri zuten ekitaldi hunkigarriaren hasiera. Herritarrek prestatutako saioan, musika, dantza eta hitza bateratu zituzten.
Zizurkilgo nahiz eskualdeko jende ugari gerturatu zen plazara, Joxe Arregi hil zuteneko 35. urteurrena gogoan izatearekin batera, eta torturaren egia azaleratzeko. Koldo Jauregik gaiaren ingururuan landutako “Barne kanta” eskulturari agurra dantzatu ondoren, lore eskaintza eginez amaitu zuten ekitaldi nagusia. Ondoren, bazkaria egin zuten Urkamendi elkartean.