Arreta Gabezia Nahasketa eta Hiperaktibitatearen (AGNH) inguruko tailerra eskainiko dute Urigainen Andoaingo Udalak eta ADAHIGI elkarteak antolatuta. Neska-mutilen %5-7-k du AGNH. Kasu horien aurrean nola jokatu ikasteko aukera izango da ostegun honetan Urigainen eskainiko duten tailerrean. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da saioa eta sarrera doakoa izango da. Nolanahi ere, leku kopuru mugatua izango da.