Pobrezia energetikoa, Andoaingo PSE-EE eta EH Bilduren arteko ika-mika berria

Andoaingo PSE-EEk gobernu taldeari pobrezia energetikoari aurre egiteko plana lantzea eskatu diola argitaratu eta gutxira, gobernu taldeak erantzuna eman die.

EH Bildu harrituta dago PSEk zabaldu duen informazioarekin, otsailaren 25ean eztabaidatuko den mozio hori alderdien artean adosten ari direlako. Gogora ekarri dute Andoaingo Udalak pobrezia energetikoari aurre egiteko laguntza lerroa onartu zuen 2014ko ekainean, ordura arte ez zegoena: “Une honetan 80 unitate familiarrek energia pobreziari aurre egiteko laguntza jasotzen dute”.

PSE-EEri ohar zuzena bidali diote: “Argi eta garbi utzi nahi dugu udal gobernu honek gai honekiko duen ardura eta sentsibilitatea handia dela. Laguntza horiek hobetu nahi dituenak, hori hobetzeko irizpide zehatzak proposatu ditzala eskatu nahi diogu, hori baita Andoaingo udaleko udal talde gehienok egiten duguna”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!