Langabetuak kontratatzeko deialdi berria, Lanbideren eta eskualdeko udalen aldetik

Lanbiderekin elkarlanean Andoain, Urnieta, Hernani, Astigarraga, Lasarte-Oria eta Usurbilgo udalak langabetuak kontratatzeko egitasmoak burutzen ari dira.

Abenduan amaitu zen proiektuaren lehen fasea. Eskualdeko eta inguruko enpresek hiru eta sei hilabete arteko kontratuak burutzeko modua izan dute. Denera 22 izan dira burututako kontratazioak.

Bigarren faseaz baliatzeko epea martxoaren 1a bitarte luzatuko da. Kontratuen iraupena gutxienez hiru hilabetekoa izan behar du, lanaldi osora edota erdira. Dirulaguntza lanaldi osorako bada 3.000 eurokoa izanen da, aldiz, lanaldi erdira izanik 1.500 eurokoa. Guztira, hamaika kontratu burutzeko aukera dago eta, ondorioz, dirulaguntza eskatzeko aukera ere bai. Informazioa eskuragarri dago udaletxe bakoitzean.

Kontratazioak abian jartzeko epea martxoaren 1ean amaitzen da eta hilabete beranduango, hau da, martxoaren 31 bitarte enpresek dirulaguntza eskaera egiteko aukera izango dute. Dirulaguntza eskaerak, beti ere, Andoaingo udaleko Enplegu lansailean aurkeztuko dira Urigain etxean (La Salle etorbidea, 6. 943 304 221).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!