Saria gida baimena euskaraz ateratzeagatik

Lorea Otero eta Eduardo Fraile dira gida baimena euskaraz ateratzeagatik aurtengoan saria irabazi duten bi gazteak.

Andoaingo udaleko Euskara zerbitzuak urtero egin ohi du zozketa gida baimena euskaraz burutzen duten herritarren artean. Bi sari banatzen ditu, 400 eurokoak.

Loreak eta Eduardok Andoaingo autoeskola banatan (Mendi eta Bengoechea) atera dute baimena. Euskaraz egin ahal izan dute azken proba gainditu bitarteko prozesu guztia-guztia euskaraz egin ahal izan dute: alderdi teorikoaren eta testen ikasketa autoeskolan eta ondorengo azterketa teorikoa, alderdi praktikoa autoarekin, eta azkenik, azkerketa praktikoa autoarekin eta ikuskatzailearen aurrean. 

Bi gazteek adierazi dutenez, ez zaie batere kostatu azterketak gainditzea; pare bat aste teorikoa, eta hogeitik gora klase praktiko autoarekin. Lehenengo saiakeran gainditu dituzte bi azterketak.

Erraz moldatu dira euskaraz. Hiztegi teknikoak ez die zailtasun handirik eragin; are gehiago, biek aitortu dutenez, gaztelaniazko testuari begiratua eman zioten behin kuriositate hutsagatik, eta gehiego kostatu zitzaien ulertzen.

Dagoeneko irten dira errepidera; gurasoen autoak darabiltzate, baina oraingoz ez daukate argi jaso duten saria gasolina ordaintzeko erabiliko duten ala ez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!