“El florido pensil, neskak” gaur 19:30ean Saroben

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 14a, 01:00

Igande honetan 19:30etan iluntzeko hasita, “El florido pensil, neskak” antzezlanaren aurre estreinaldia eskainiko du Ttanttaka teatroak Saroben. Aktore ezagunen eskutik, gainera: Elena Irureta, Loli Astoreka, Gurutze Beitia edota Itziar Lazkano. Antzezlanak ikusmin handia piztu du.
 

Gerraondoko Espainiako hezkuntza sistemaren krudeltasun absurdu eta zentzugabea jasaten duten bost neskatoren egunerokoa kontatzen da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!