Sailkapenean atzean abiatu bazen ere, egunak aurrera joan ahala, gora egin zuen. 55. postuan amaitu du bere lehen itzulia, UCI Pro tour taldeko txirrindulariekin batera lehiatutako itzulian. Murias Euskadi Continental mailakoa izan arren, ihesaldietan aurpegia eman dute. Elastiko berdea, beraz, aurrekaldean ikusteko aukera izan da.
Profesional mailako lasterketetan erritmoa hartu eta hurengo hitzorduetan maila ematea izango dira taldearen eta urnietarraren erronka berriak. Mikel Iturria itzuli txikietan sailkapen orokorrean gaikaldera begira egoteko erregulartasunaren bila arituko da.