Zerga eta tasen kuotaren bonifikazio epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2016ko ots. 10a, 01:00

2016ko zerga eta tasen kuotaren murrizketak eta bonifikazioak izateko, otsailaren 29ra arte egin daiteke eskaera Larraulgo udaletxean. Baldintzak:

BANDOA

Herritar guztioi jakinarazten dizuet 2016 urteko zerga eta tasetan kuotaren murrizketak

edo bonifikazioakizateko, 2016ko otsailaren letik 29rarte Larraulgo Udaletxean dagokion eskaera burutu beharko duzuela.

 

HOBARI EDO BONIFIKAZIOAK
 

1.- ONDASUNHIGIEZINEN GAINEKO ZERGA
 

a) Famili Ugarien hobaria

Kuota osoaren % 50 eko hobaria dago. Hobaria familia ugaria izaera duten subjektu pasiboei aplikatuko zaie, hobaria eskatu duten aurreko zergaldian familia ugariaren nortasuna badute eta dagokion zergaldiau .izaera hori mantenduko dutela egiaztatzen badute. Hobaria jasotzeko eskubidea galdu egingo da, familia unitateko kideren bat ohiko bizilekuaz gain beste ondasun higiezin baten jabe denean. Hobariak urte jakin baterako bakarrik balio du.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Familia ugari izaera egiaztatzen duen agiria.
  • Familia unitateko kideguztien NAN fotokopia.
  • Familia unitatea osatzen duen kide bakoitzaren erroldatzeziurtagiria.
  • Familia unitatearen elkarbizitza ziurtagiria,
  • Familia unitatearen kide bakoitzak dituen ondasun higiezinei buruz Gipuzkoako Foru Ogasunak emandako ziurtagiria,

b) Eguzki aprobetxamendlu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten ondasun higiezinak. Kuota osoaren % 25eko hobaria edukiko dute.


Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Instalazioa egiaztatzen duen agiria. (Udaletxeko zerbitzu teknikoek ikuskapena burutuko lukete).

 

2.- TRAKZIO MEKANKODUN IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA
 

a) Ibilgailu historikoen hobaria.

25 urteetako antzinatasuna duten ibilgailuak. Kuota osearen % 50 ekohobaria edukiko dute.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena

 

3.- URA ETA ZABORRA TASA

a) Bete beharreko baldintzak:

  • Hobaria zein etxetarako eskatzen duten, horretaz gain ez dute beste ondasunik izango.
  • Larraulgo Udalean inolako zorrik ez izatea,
  • Elkarbizitza unitatearen hiri-finken katastro-balioen baturak ez du gainditu behar 150.000 euro.
  •  Elkarbizitza unitatearen kide bakar batek ere ezin du izan 13,99 zaldi fiscal edo gehiagoko potentzia duen trakzio mekanikoko ibilgailu baten jabe (arauetan zehazten diren salbuespenekin).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
 

  • Eskatzailearen Nazio Nortasun Agiriaren fotokopia.
  • Elkarbizitza unitateko kide guztiek jasotako urteko irabazien egiaztagiria, hau da, soldata, pentsio edo bestelakoei dagozkienak. Ez dira onartuko bankuek egindako ziurtagiriak.
  • Estatuko Enplegu Institutuak (orain LANBIDE) egindako ziurtagiria, prestazio ekonomikorik jasotzen ari den agertzen dena.
  • Ikasten eta diru-laguntzaren gai den etxebizitzan bizi diren familia kideek beharrezko dute ikasle direnak egiaztatzen duen agiria ekartzea, eta 18 urtetik gorakoak, horrez gain, Lanbideko egiaztagiri bat ere bai, langabezian daudela dioena.
  • Eskatzailea etxebizitzaren jabea bada, aurreko urteko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (Kontribuzioa) ordaindu duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar du; eta, maizterra bada, jabearen izena eta bi abizen eman behar ditu.
  • Famili kideen Foru Haziendak emandako ondasun ziurtagiriak,
  • Hobaria jasotzeko kontu korronte zenbakia (20 zenbaki).

Larraulen, 2016 urteko urtarrilaren 26an

ALKATEAK

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!