UR ETA ZABORREN TASAK EZ ORDAINTZEA EDO GUTXITZEA
Zizurkilgo biztanleei jakinerazten zaie ur eta zaborren tasen ez ordaintzea edo gutxitzeko eskaerak aurkezteko epea ireki dela.
Epea datorren otsailaren 26an bukatuko da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da:
- Familiako kide .guztien N.A.N.ren fotokopia.
- Errolda eta elkarbizitze ziurtagiria.
- Familiako kide guztien diru sarreren ziurtagiria:
- Errenta aitorpenaren fotokopia edo egitea behartua ez dagoenaren agiria
- Langabezi txartela eta – INEMek jasotzen den laguntzaren agiria.
- Foru Haziendak emandako ondasun agiriak.
Informazio gehiago udal bulegoetan edo honako telefono hauetan: 943-691012 edo 943-693066.