Berak ondoen egiten dituen probez gain (50 eta 100 librea), Gijonen 50 tximeletan eta 50 bizkar proban ere zer esan handia izan dezakeela garbi utzi zuen. Buruntzaldea IKT taldeko arduradunek Esnalen lan programaren barruan sartuko dute.
Lau urrezkoak:
• 50 tximeleta 25:68
• 50 librea 23:57
• 50 bizkar 27:14
• 100 librea 52:53
Bereziki azken biak nabarmendu dituzte, “larunbateko saioan, 50 bizkar proban, sekulako denbora egin zuen marka pertsonal berria lortuz. Igandeko 100 librean bere onenetik 24 ehunekotara geratu zen”.
Haitz Mitxelena lasartearrak ere emaitza bikainak lortu ditu txapelketa berdinean. Aurrera begira, bi igerilariak Iñigo Ibarburu eta Itsaso Tolosarekin batera lanean jarraituko dute, Euskal Herriko Neguko Txapelketari eta Espainiako Udaberriko Openari begira.